miércoles, 5 de junio de 2013

Emeki Zaindu bloga eta 1go jardunaldia abian....

Zapatu hontan, Gernikako Astran elkartuko gara, Emeki Zaindu ildoaren lehendabiziko saioan. Lehendabizikoa diogu, aunitz izanen direlakoan baikaude... Tresna hauxe baliatuko dugu gaiari lotutako edukiak partekatzeko, jasotzeko eta zabaltzeko, bai eta horien gaineko eztabaida eta gogoetak egiteko ere, beti ere sakonduz, sakonduz, sakonduz... 

Baina zein da gaia? Gure sustraei lotzeko ahalegina, euskaldunok, munduko bertze hainbat herriren moduan, sortutako edo eratutako kultur-eredua ezagutzeko eta ber-bizitzeko; bertzelako jendarte-harremanak, egiturak eta ereduak posible direla uste dugulako, hala behar dutela sentitzen dugulako, eta gure sustraietan aurkituko ditugula dakigulako.

Harreman eta egituretan berdinzalea, elkartasunezkoa, kolektibitate zentzua duena, osotasuna eta bizitzari buruzko ikuspegi holistikoa biltzen dituen eredua... halakoa dela somatzen dugu. Somatzen dugun horren hariei tiraka egin nahi diegu, bilbea ehuntzeko, osatzeko. 

Lehiatzera, bakartzera, gorrotora eta biolentziara bultzatzen gaituen ereduaren aldean, emetasunaren iruditerian oinarritutako eredua bilatzen dugulako. Itzalera kondenatua izaki, emetasuna berreskuratu nahi dugulako.


No hay comentarios:

Publicar un comentario